Tailerrak

Musikoterapia eta Zentzumen Kontzientzia (Sensory Awareness/Consciencia Sensorial) konbinatzen dira saio hauetan.

Ez duzu aurretik ezer jakin behar, saio bakoitza ezberdina da, eta hemen ez dago mailarik. Esperientzia bizitzea da gonbidapena: Arnasketa, ahotsa, musika zuzenean, mugimendua, erlaxazioa, dantza, musika tresnak, natura… Ez dago ezer “egin” beharrik; esperientzia oro bakarra da eta epairik gabekoa da. Ez dago ezer ez ongi eta ezta gaizki ere, bakoitzak bizitzen duena da garrantzitsua…

Sentitu, esperientzia bizi, ea nora eramaten zaituen…

Norentzat?

Tailer mota ezberdinak eskaintzen dira hartzaileen arabera: helduak, familiak, ikastetxeak, gizarte zentroak, elkarteak, enpresak, egoitzak, ospitaleak…
Taldeka izaten dira eta asteburutan eskaini ohi dira, iraupen ezberdinarekin (goiz bat, arratsalde bat, egun osoa, asteburu osoa).

Zuretzako denbora hartu eta tailer bat oparitu.

Nolako saioak dira?

Tailerrek helburu ezberdinak izan ditzakete, baina abiapuntua erlaxazioa eta gure buruarekin konektatzea izango da; gure zentzumenekin, gure gorputzarekin, gure arnasketarekin… Hauetaz gain, hainbat arlo ere landu daitezke, hala nola, nortasuna, harremanak, emozioen kudeaketa, estresa, memoria, etab., beti ere nori zuzenduta dauden kontutan hartuta.

Musika gustuko baduzu eta barruarekin eta bizitzarekin modu sakonagoan konektatu nahi baduzu, hemen duzu aukera!

Zer landuko dugu?

Gure burua entzun
heart_rate_02 (1)
Gure sentsazioekin konektatu
Gure ingurunearekin konektatu
Gure inguruarekin konektatu
Arnasketa
Sormena
Explorazioa

Zer landuko dugu?

Gure buruarekin konektatu
heart_rate_02 (1)
Gure sentsazioekin konektatu
Gure inguruarekin konektatu
Arnasketa
Sormena
Explorazioa
Musika sentitzeko beste modu bat

Sentimusik zentroan bertan jarduteko aukera, eta baita ikastetxeetan, gizarte zentroetan, egoitzetan, ospitaleetan, elkarteetan edo lantegietan ere. 

Zuk esan non eta ni han egongo naiz!

Musikarekin konektatzeko prest?

Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.