Sensory Awareness
Sensory Awareness (Zentzumen Kontzientzia / Consciencia Sensorial) gorputzaren jakinduria esnatzen duen praktika da, gure barne-sentsazioekin dugun harremana esnarazten laguntzen diguna. Bizitza sentitzeko gonbidapena da. Zentzumenak irekitzen direnean, gorputzak arnasa hartu eta erlaxazioari uzten dio lekua; honela une eta egoera bakoitzari erantzuna emateko gaitasuna lantzen dugu.
Praktikan egunero egiten ditugun mugimenduak aztertzen ditugu: eseri, zutitu, ibili, etzan, grabitate indarrak gugan duen eragina hausnartu, sentitu, ze harreman dugun gure ingurunearekin, nola dagoen gure arnasketa, ahotsa, mugimendua…betiere gure gorputza eta bere sentsazioak entzunaz…
Gorputzak daki, eta guk entzuten ikasten dugu.


Norentzat?
Nerabe (+12 urte) eta helduei zuzendua dagoen praktika bat da, eta ez da aurretik inolako prestakuntza edo esperientziarik behar.
Nolako saioak dira?
Ikasleak esperimentu sentsorial arrunt baten bidez gidatzen ditugu; grabitate indarra, arnasketa, oreka, energia, mugimendua, ahotsa etab. lantzen dituzten dinamikek unea sakonago bizi eta sentitzea ahalbidetzen dute. Kontzientziaren zabaltze prozesua hedatzen doan heinean, ohiko pentsamendu eta tentsioak atzean gelditzen doaz, eta gure sentsazio, sentipen bizipen eta esperientziak modu eraginkorragoan bizi ditzakegu, eta ondorioz, bizitza bere osotasunean bizitzen dugu.
Bizitza une oro bere osotasunean bizitzea ahalbidetzen du.


Sensory Awareness fundazioan ziurtatutako hezitzailea
Sensory Awareness Foundation-eko hezitzaile ziurtatua naiz, eta Sensory Awareness Leaders Guild-eko kide ere bai.
Beheko estekan klikatuz gero Zentzumen Kontzientziako webgunean sartu eta han aurkituko duzu praktika honi buruzko informazio guztia. Zer den, non gauden, mundu mailako irakasle ziurtatuen gida, liburuak, praktikak, etab.













Musika sentitzeko beste modu bat
Sentimusik zentroan bertan jarduteko aukera, eta baita ikastetxeetan, gizarte zentroetan, egoitzetan, ospitaleetan, elkarteetaan edo lantegietan ere.
Zuk esan non eta ni han egongo naiz!
























Musikarekin konektatzeko prest?
Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.
