Musikoterapia

Helburu terapeutikoak bilatzen dituen musika eta haren elementuen erabilera profesionala da. Bere helburuen artean, adierazpena eta emozioen kudeaketa lantzea, komunikazioa eta harremanak hobetzea, gaitasun kognitiboak garatzea, eta mugimendua eta koordinazioa sustatzea daude. Bizi kalitatea eta osasun eta ongizate fisikoa, emozionala, intelektuala eta espiritula sustatzea eta hobetzea du helburu.  Banaka, taldean, familian edo komunitatean lantzen da.

Norentzat?

Musikoterapiako saioak adin guztietako pertsonentzat dira.(+0 urtetik hasi eta adin mugarik gabe). Ezgaitasun edo gaixotasun espezifikorik ez duten pertsonetatik hasita, dibertsitate funtzionala, osasun mentaleko gaixotasunak, gaitz neurodegeneratiboak (parkinson, alzheimer…), paralisia, iktus, zainketa aringarrietan dauden pertsonak, ospitaleratutako pertsonak…

Nolako saioak dira?

Saioak banakakoak edota taldeka izan daitezke, kasu bakoitzaren beharren arabera, eta bai gure helbidean eta baita zu zauden tokira mugitzeko malgutasuna dugu (hezkuntza zentroak, gizarte zentroak, elkarteak, erakundeak, enpresak, ospitaleak, egoitzak …).

Haurrak

Musika jokoak egiten ditugu, gorputz mugimendu dinamikak ere bai, abestu, ahots eta musika tresnak bitarteko inprobisatu, kontzertu edo antzerki bat, etzanda entzun.

Honen azpian teknika eta prozedura ezberdinak daude, eta detektatutako beharrei erantzuna ematen saiatzen gara aurrez bidez finkatutako helburuei erantzuna emanez.

Zatoz ondo pasatzera!

Helduak

Dauden behar eta finkatzen diren helburuen arabera, dinamikak aktiboagoak ala pasiboagoak izan daitezke, adibidez: Mugimendu dinamikatik hasita, etzanda egotera zuzeneko inprobisazio bat entzutea, erlaxazioa lantzera, instrumentu eta ahotsarekin experimentatzea, expresioa eta komunikazioa musikaren bidez lantzea…abestea…etab.

Etorri eta probatu!

Zer landuko dugu?

Nortasuna
Autoestimua
Giza-harremanak
Emozioen kudeaketa
Memoria eta arreta
Mugimendua eta koordinazioa
Sormena
Erlaxazioa
Paralisi, iktus eta gaitz neurodegeneratiboetan errehabilitazioaren estimulazioan laguntzen du, eta palatibo egoeratan lagungarri izan daiteke.

Zer landuko dugu?

Nortasuna
Autoestimua
Giza-harremanak
Emozioen kudeaketa
Memoria eta arreta
Mugimendua eta koordinazioa
Sormena
Erlaxazioa
Paralisi, iktus eta gaitz neurodegeneratiboetan errehabilitazioaren estimulazioan laguntzen du, eta palatibo egoeratan lagungarri izan daiteke.
Musika sentitzeko beste modu bat

Sentimusik zentroan bertan jarduteko aukera, eta baita ikastetxeetan, gizarte zentroetan, egoitzetan, ospitaleetan, elkarteetan edo lantegietan ere. 

Zuk esan non eta ni han egongo naiz!

Musikarekin konektatzeko prest?

Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.