Gitarra saioak

Ez dira gitar saio arruntak, beste zerbait ere badute.

Saioak 2 zati izaten ditu :

Lehenengoan erlaxazioa, musika dinamikak edota ahotsa lantzen ditugu. Gelara sartzean, kanpotik dakarkiguna dugu buruan, pentsamenduan; gorputzez iritsi gara gelara, baina ez osotasunean; horretarako erlaxazio dinamika oso lagungarria da, gure burua zentrora ekartzen laguntzen digulako. Eta ondoren, gitarra saioari ekingo diogu; zure gustuko abestiak zure mailara egokituta. 


Norentzat?

 Gitarra jotzen ikasi nahi al duzu? Gitarra saioak+5 urte baino gehiago dituen edonorentzat dira, haur nerabe eta helduei daude zuzenduta eta ez dago adin mugarik gurekin gitarra jotzen ikasi nahi baduzu.

 

Musika ikasketak behar ditut?

Ez da musika ikasketarik izan behar, 0tik hasiko gara. Zure gustuko abestiak zure mailara egokituko ditugu eta horrela joango zara poliki poliki eginaz ikasiz, zure erritmora inongo presiorik gabe. Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da, eta bere behar eta mailara egokitzen gara Sentimusiken.

Zer landuko dugu?

Erlaxazioa
Ongi pasatu
Komunikatu
Memoria
Sozializatu
Sormena
Koordinazioa

Zer landuko dugu?

Erlaxazioa
Ongi pasatu
Komunikatu
Memoria
Sozializatu
Sormena
Koordinazioa
Musika sentitzeko beste modu bat

Sentimusik zentroan bertan jarduteko aukera, eta baita ikastetxeetan, gizarte zentroetan, egoitzetan, ospitaleetan, elkarteetan edota lantegietan ere. 

Zuk esan non eta ni han egongo naiz!

Musikarekin konektatzeko prest?

Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.