ELI GORDOA
Hiru urteko Musikoterapiako masterra egin eta 4 urtez Sensory Awareness (Kontzientzia Sentsoriala) -ean trebatu nintzen, bai Espainian eta baita Amerikan ere.
Irakasle eta hezitzaile ziurtatua naiz, eta Sensory Awareness Foundation eta Sensory Awareness Leaders «Guild-eko kide».
Gaur egun, adin eta egoera guztietako pertsonei laguntzen diet tresna horien bidez. Eskeintzen ditudan saio guztietan pertsona dago beti erdigunean.
Bakarka eta taldean lan egiten dut, eta besteak beste, erlaxazioa, emozioen kudeaketa, dolua, beldurrak, giza harremanak, autoestimua, sormena, memoria, koordinazioa, musika, gure barnea zaindu eta nola ez, ondo pasatzea lantzen ditugu.
Nire helburua sinplea eta sakona da: espazio seguru eta gizatiar bat eskaintzea, non gorputzak eta musikak sentitzen, askatzen eta presentzia handiagoarekin bizitzen lagunduko diguten.

Aitari gitarra jotzen eta Alaitasuna Errondaila zuzentzen entzuten hazi nintzen. Bera izan zen nire lehen erreferentea eta nire inspiraziorik handiena. 4 urterekin izan nuen nire lehen gitarra, eta ordutik, etengabe jo, abestu eta musika partekatu dut.

15 urterekin Errondailan sartu nintzen; oraindik talde horretan jarraitzen dut eta 20 urte baino gehiagoz zuzendari izateko pribilegioa izan dut. Nire instrumentu nagusiak ahotsa, gitarra, ukelelea, txirula eta perkusio txikia dira.
Ingeniaritza Elektronikoa ikasi eta 20 urtez lan egin badut ere, gaixotasun larri bat igarotzean bizitzak nire ahulezi, zaurgarritasun eta ziurgabetasunaren aurrean jarri ninduen, etorkizunean nirekin zer gertatuko zen ere ez nekielarik.
Orduan aurkitu nituen nire bizimodua erabat eraldatuko zuten bi bidelagun handi:
MUSIKOTERAPIA eta SENSORY AWARENESS

Sensory Awareness fundazioan ziurtatutako hezitzailea
Sensory Awareness Foundation-eko hezitzaile ziurtatua naiz.
Baina zer da Sensory Awareness? Norberarekiko konexioa uneoro lantzen duen praktika da: Gure gorputz sentsazio, barne sentipen, edo kanpotik datozen estimuluetan arreta jarri, eta uneoro presente bizitzeko aukera azaltzen zaigu.
Zatoz eta probatu!

Musikarekin konektatzeko prest?
Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.