SentiMusik
Zure buruarekin konektatu Musikaren bitartez
Musikoterapia, Sensory Awareness eta gitarra saioak
ELI GORDOA
Musikaria, Musikoterapeuta eta Sensory Awareness-ko (Zentzumen Kontzientzia / Consciencia Sensorial) hezitzailea naiz.
Bizitza osoa daramat musikarekin lotuta: nire hizkuntza da, nire babeslekua, nire egoteko modua munduan.
20 urte baino gehiagoz nire ingeniari karrera eta musika grina uztartu nituen. Baina, gaixotasun baten ondorioz, musikaren eta gorputz kontzientearen ahalmen sendatzailea aurkitu nuen.
Harrezkero, adin guztietako pertsonei laguntzen diet beren ongizate orokorra hobetzen: nortasuna, adierazpena eta emozioen kudeaketa, komunikazioa eta harremanak, arreta eta memoria, sormena, autoestimua, erlaxazioa, mugimendua eta koordinazioa, ahotsa, arnasketa, gu geu garenarekiko harremana landuz musikoterapia eta Sensory Awareness praktikaren bidez.
Zerbitzuak
Testigantzak
Etorkizuneko tailerrak
- "ARNASETIK AHOTSERA"
- Urriak 25
- 10:00 - 13:00
- LauBide 13B, Legazpi 20230 (Gipuzkoa)
Albisteak
Hona hemen Sentimusik-en oihartzuna hedabideetan:
- Saio musiko-sentsoriala eskainiko du Eli Gordoa musikoterapeutak
- "Eskolako lanketaren oinarriak musika eta sentitzea dira"
- 'Sensory music' ikastaroa emango du Eli Gordoak Iratzarrirekin
- Haurrentzako musikoterapia saioak emango ditu Eli Gordoak Legazpin
- Zentzumen kontzientzia eta musikoterapia uztartzen dituzten saioak, Eli Gordoarekin
Musikarekin konektatzeko prest?
Arnasa hartzeko, konfiantza izateko
eta musikaz disfrutatuz zure buruarekin topo egiteko espazio bat.
